XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Neurriaren aplikazioak

Bartzelonako Cristobal Colon monumentua dugu hau.

Zenbat metroko altuera dauka?

Pausu hauek emango ditugu:

1. Kantitateak ordena berdinean adieraziko ditugu: metrotan.

2. Kantitateak batu egingo ditugu.

- Emaitza 58,6 m da.

Etxea eta lur zati bat sare batez inguratu nahi ditugu.

Zenbat metro sare beharko ditugu?

Pausu hauek emango ditugu:

1. Kantitateak ordena berdinean adieraziko ditugu: metrotan.

2. Kantitateak batu egingo ditugu.

- Emaitza 970 m da.

Kepak 1 m, 5 dm eta 6 cmko altuera dauka.

Zigorrek 17,3 dm.

Nor da altuagoa? ... da altuagoa.

Zenbat zentimetro altuagoa da bata bestea baino? ... cm.

Futbol zelai batek 10,25 damko luzera eta 67,5 mko zabalera dauzka.

Zenbat metro egingo ditu zelaiari ingurutik buelta oso bat ematen dion kirolariak? ... metro.